Sistema Eragilea
sistema@sistemaeragilea.eus
Harremanetarako
Pribatutasun Politika
Honako Pribatutasun Politika hau https://sistemaeragilea.eus webgunean eta domeinu berean kokatuta dauden azpiorrialde guztietan (aurrerantzean Sistema Eragilea) aplikagarri izango da.
Zure datu pertsonalak arduraz erabiltzeko konpromisoa hartu dugu. Gure Pribatutasun Politika arretaz irakurri ondoren, zure datu pertsonalak nola edo zertarako erabiltzen ditugun zalantzan jartzen baduzu, aurrerago azalduko dizugu gurekin harremanetan jartzeko modua.
1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
- Titularra: Tractora Koop. E.
- Egoitza soziala: Larrabizker bidea 14, 1º, 48100 Mungia (Bizkaia)
- IFZ: F 95707949
- Posta elektronikoa: sistema@sistemaeragilea.eus
2. DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUA
Sistema Eragilean eskatu duzun zerbitzuaren arabera, zure datuen erabilera helburu desberdinak izango ditu:
Zure argitalpenak Sistema Eragilean inskribatu ahal izateko kontu pertsonal bat sortu baduzu:
- Zure argitalpenen zerrendara sarbidea izateko baimena ematea, uneoro haien egoera kudeatu eta ikusteko;
-zko argitaletxearen buletinean harpidetuta bazaude:
- Sistema Eragilean eguneratzeak, aldaketak eta hobekuntzak jakinaraztea;
- Sistema Eragilearen ekimen eta gertaerei buruzko informazioa bidaltzea;
- -zko argitaletxearen ekintzekin lotutako informazioa eskaintzea;
Harremanetarako formularioa bete baduzu:
- Sistema Eragilearen inguruko zure kontsultak, iruzkinak edota hobekuntza proposamenak artatzea.
Mahai Editorialeko partaidetza orria bete baduzu:
- Zure partaidetza eta zure argitalpenen aurkezpena kudeatzea Mahai Editoriala topaketetan.
Argitalpen bat erostea eskatu baduzu:
- Zure posta elektronikoa argitalpenaren saltzaileari bidaltzea eskaera prozesatu dadin.
Gure Cookie-politika onartu baduzu:
- Sistema Eragilean zure nabigazio ohiturei buruzko txosten estatistiko anonimoak egitea. Sistema Eragilea erabiltzen duzun bitartean biltzen dugun datuei buruzko eta cookie-i buruzko informazio guztia gure Cookie-politikan aurki dezakezu. Bertan azaltzen dugu zein datu pertsonal edo informazio lortzen dugun, nola erabiltzen dugun eta zer egin dezakezun horri buruz.
Zure datu pertsonalak ez ditugu inoiz erabiliko gure Pribatutasun Politikarekin, webgunearen inprimakiekin edo Cookie-politikan zehazki deskribatutakoekin bateragarriak ez diren helburuetarako.
3. KONTSERBAZIO ALDIA
Zure datu pertsonalak Sistema Eragilean eskatu duzun zerbitzua betetzeko beharrezkoa den bitartean soilik gordeko ditugu.
Bereziki:
- Zure argitalpenak kudeatu ahal izateko emandako datu pertsonalak harpidetza kendu arte gordeko dira. Erabiltzaile kontu pertsonal bat bertan behera uzteak ez du zehazten balioztatutako argitalpenak ezabatuko direnik. Plataformako argitalpenen erregistroa Sistema Eragilearen Terminoek eta Baldintzek arautzen dute;
- -zko argitaletxearen Buletinean harpidetzeko emandako datu pertsonalak gorde egingo dira harpidetza bertan behera uzteko eskatu arte. Harpidetza edozein unetan bertan behera utzi daiteke gure mezu elektronikoen oinean aurkituko duzun esteka baten bidez edo sistema@sistemaeragilea.eus helbide elektronikora idatzita.
- Harremanetarako formularioarekin batera emandako datu pertsonalak Sistema Eragilearen inguruko zalantzak, iruzkinak edota hobekuntza proposamenak erantzuteko behar den denboran gordeko dira;
- Mahai Editoriala topaketetan parte hartu ahal izateko emandako datu pertsonalak gordeko ditugu, ezabatzea eskatu arte;
- Argitalpenak eskatzeko inprimakiarekin batera emandako datu pertsonalak saltzaileari bidaliko zaizkio eta ez dira gure zerbitzarietan gordeko;
- Cooki-en eta beste teknologia batzuen bidez jasotako datu pertsonalak gordetzeko epeak gure Cookie-politikan adierazitakoak izango dira.
4. LEGITIMAZIOA
Zure datu pertsonalak erabiltzeko aukera ematen digun legezko oinarria kasu zehatz bakoitzerako eskatutako baimena da:
- Sistema Eragilean argitalpenak erregistratzeko kontu pertsonalaren sorkuntza;
- -zko argitaletxearen Buletinaren harpidetza;
- Harremanetarako inprimakia;
- Erredakzio Batzordearen bileretarako izen ematea;
- Saltzaileei erosketa aginduak bidaltzea;
- Cookie-politikaren baimena.
Edonoiz kendu dezakezu baimena sistema@sistemaeragilea.eus helbidera idatzita.
5. HARTZAILEAK
Arau orokor gisa, zure datuak Sistema Eragilean soilik erabiliko ditugu eta ez ditugu beste inorekin partekatuko, eskatu duzun zerbitzua eskaintzea beharrezkoa denean izan ezik eta beti ere Pribatutasun Politika honetako terminoen eta baldintzen arabera.
Sistema Eragilean erregistratutako argitalpenak erosteko aukera ematen dizugu. Espresuki baimendu diguzunean, zure posta elektronikoa saltzailearekin partekatuko dugu. Horregatik, jakinarazten dizugu Sistema Eragilean erregistratutako argitalpen bat egiteko eskaera egiten duzunean saltzaileari zuzenean erosten diozula, eta bera izango dela zure datuen arduraduna. Sistema Eragilea artistei beren argitalpenak sarean deskribatzeko eta katalogatzeko aukera ematen dien tresna besterik ez da. Beste modu batera esanda, bitartekari huts gisa jokatuko dugu (argitalpenak erosteko zure datuak erabiltzeari dagokionez).
Ez gara saltzaileek zure datu pertsonalak erabiltzearen erantzule. Horregatik, eskatzen dizugu, erosketa burutzerakoan denbora pixka bat emateko haien pribatutasun politikak irakurtzen edo zure datu pertsonalak nola erabiliko dituzten jakiteko informazioa eskatzen.
Era berean, zure datu pertsonalak “Sistema Eragilea”-ren funtzionamendua hobetzeko zerbitzuak eskaintzen dizkiguten entitateei edo laguntzaileei helarazi ahal izango zaizkie, eta haiekin datu pertsonalak erabiltzeko arduradunari dagokion kontratua sinatu dugu. Horren adibide argia -zko argitaletxearen buletina bidaltzea da. Bertan, besteak beste, posta elektroniko bidezko marketineko zerbitzu hornitzaile bati zure helbide elektronikoa eman behar diogu, jaso ahal izan dezazun.
Cookie-en eta beste jarraipen teknologia batzuen hornitzaileei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie-politika bisita dezakezu.
Sistema Eragilea sare sozial desberdinetan dago, gure ekimen eta gertakariei buruzko informazioa emateko helburu bakarrarekin. Sare sozialetan borondatez gurekin harremanetan jartzea onartzen duten pertsonen profiletara sarbidea badugu ere, ez dugu horien tratamendu gehiago egiten. Bereziki, zuri publizitatea bidaltzeko ez ditugu sare sozialak erabiltzen.
Sistema Eragileak hirugarrenek kudeatutako orrialde batzuetarako estekak izan ditzake, non argitalpenekin lotutako edukia aurki dezakezun edota horiek erosten jarraitu. Ez dugu datuak tratatzeko eragiketarik egiten, ezta Sistema Eragilearen kanpoko webgune edo aplikazioen tratamenduaren helburuak erabakitzen ere. Hori dela eta, ez gara https://sistemaeragilea.eus domeinutik kanpo eta bere azpiorrialde desberdinetatik kanpo gertatzen den tratamenduaren erantzule edo arduradun.
Azkenik, jakinarazi nahi dizugu gure Pribatutasun Politikan deskribatutako datu pertsonalen transmisioak Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko datuen transferentziak izan ditzakeela eta, beraz, datuen babeserako legeak zure eskubideak zure herrialdeekin bezain errespetatzen ez dituzten Europar Batasuneko herrialdeak sartu ditzake. Zure datu pertsonalak Europako estandarren arabera babesten jarraitzen dutela ziurtatu nahi dugu, beraz, horiek betetzeko itunpeko klausula estandarrak sinatuko ditugu, beharrezkoa izanez gero.
ESKUBIDEAK
Legeak hainbat eskubide aitortzen dizkizu, ezagutu beharrezkoak eta zure pribatutasuna babesteko baliatu ditzakezunak. Edonork du eskubidea haiei buruzko datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez baieztatzeko, horretarako sistema@sistemaeragilea.eus helbidera idatz dezakezu.
Interesa duten haiek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko, baita zehaztugabeak diren datuak zuzentzea eskatzeko edo, hala badagokio, ezabatzea eskatzeko ere, beste arrazoi batzuen artean, datuak bildu diren helburuetarako jada beharrezkoak ez direnean.
Zenbait kasutan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete, eta kasu horretan erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
Zenbait egoeratan eta beren egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek beren datuak tratatzearen aurka egin dezakete. Hori eginez gero, datuak tratatzeari utziko diogu, arrazoi legitimo sinesgarriak izan ezik edo balizko erreklamazioen defentsan izan ezik.
Zure baimena edozein unetan kendu dezakezu, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, transferitzeko eta oposizio egiteko eskubideak ere, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean aurreikusita daudenak. Horretarako, sistema@sistemaeragilea.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz eta honako informazio hau bidaliz:
Izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, baliatu nahi duzun eskubidearen eskaera gaian "Datuen babesa" idatziz eta NAN / AIZ / Pasaportearen kopia erantsita.
Zure eskubideren bat urratu izan balitz, erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean (https://www.aepd.es)
Eguneratze data: 2021eko apirila
Cookie-politika
Gure webguneak berezko cookie-ak eta teknikoki beharrezkoak direnak baino ez ditu erabiltzen Webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko.
ZER DIRA COOKIE-AK?
Cookie bat webguneek erabiltzaileen ordenagailuetan edo gailu mugikorreetan instalatzen duten testu fitxategi txiki bat da. Cookie-ak, besteak beste, webguneak erabiltzailearen ekintzak eta lehentasunak gogoratzea (saio-hasierako identifikatzailea, hizkuntza, letra-motaren tamaina eta bestelako bistaratze lehentasunak) ahalbidetzen du, webgunera itzultzean edo haren orrietan nabigatzean erabiltzaileak berriro konfiguratu beharrik izan ez dezan.
Teknologia hauen erabilera zehatzak jarraian azalduko ditugu.
ZER COOKIE MOTA ERABILTZEN DITU GURE WEBGUNEAK?
Teknikoki beharrezkoak diren cookie-ak: Oinarrizkoak diren funtzioak aktibatzen dituzte, hala nola webgunearen nabigazioa eta bertan dauden aukera edo zerbitzu desberdinen sarbideak eta erabilerak.
Cookie teknikoak instalatzeko ez da erabiltzailearen baimenik behar.
Gure webgunean erabiltzen diren mota honetako cookie-ak honakoak dira:
- Izena: SistemaEragileaSession
- Hornitzailea: Propioa
- Helburua: Cookie honek irekita dagoen saioa kudeatzea ahalbidetzen du
- Amaiera: 30 egun.
- Izena: Sistemaeragilea_consent
- Hornitzailea: Propioa
- Helburua: Cookie honek Cookien politikaren onarpena kudeatzea ahalbidetzen du.
- Amaiera: 30 egun.
- Izena: Sistemaeragilea_consent_removed
- Hornitzailea: Propioa
- Helburua: Cookie honek Cookie Politikaren baimenaren ezeztapena kudeatzea ahalbidetzen du.
- Amaiera: 30 egun.
- Izena: Sistemaeragilea_cookie_consent
- Hornitzailea: Propioa
- Helburua: Cookie honek Cookien politikaren onarpenari buruzko informazioa mantentzea ahalbidetzen du.
- Amaiera: 30 egun.
Eguneratze data: 2021ko Apirila