Sistema Eragilea

Deialdia

Bada denboratxo bat argitalpen artistikoak artearentzako eta artistentzako berariazko bitarteko bihurtu direla; jada ez dira erakusketa-aretoetan gertatzen denaren erreprodukzio hutsak. Argitalpen bakoitzak bere-berea duen denbora eta espazio bat eransten du, bere berezko materialtasunean hedatzen dena erabiltzaile eta irakurlearen esku eta begietan.

Argitalpen hauek kolaborazioaren fruitu izaten dira ia beti, eta etorkizun zehaztugabe batera jaurtiriko objektu gisa irauten dute denboran, utopia txikien pare.

Sistema Eragilearen Mahai Editorialaren bigarren aldi honek argitaratze izaeran sakontzea dauka helburutzat. Hauen bila ariko gara: mundu paraleloak barnebiltzen dituzten argitalpenak; artistaren liburuak eta paperezko artefaktuak; egileak berak sortutako edizioak; bitxitzat jotzen diren liburuak, ezinezkoak; artisten eleberriak; edizioaren ezaguera zabaltzen duten proiektuak, eta abar.

Mahai Editoriala artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak beren argitalpenak aurkezteko aukera ematen die artistei, diseinatzaileei eta editoreei.

Uztailak 2-3 –  Dinamoa

Dinamoa Sormen Gunea, Soreasu Auzoa z.g., 20730 Azpeitia
www.dinamoa.eus

Egitaraua deskargatu