Kontu bat sortzea
Ezinbestekoa da kontu pertsonal bat sortzea Sistema Eragilean argitalpen bat erregistratzeko. Zure harremanetarako informazioa inoiz ez da publiko egingo; zuri zure argitalpenen egoeraren berri emateko erabiliko dugu soilik, eta zure argitalpenak behar bezala erregistra ditzakezula ziurtatzeko.
Behin zure kontu pertsonala sortzen duzunean, posta elektroniko bat jasoko duzu erregistratze-prozesua berresteko. Kontu horren bidez, zure argitalpenen zerrendara sartzeko aukera izango duzu, non uneoro kudeatu eta ikusi ahal izango baituzu zure argitalpenen egoera. Era berean, argitalpen bakoitza erregistratzean bete beharreko eremuen inguruko informazio xehea aurkituko duzu.
Argitalpenak erregistratzea
Erregistratze-prozesuak hainbat urrats ditu. Sistema Eragileak zirriborroak gordetzeko aukera eskaintzen du. Erregistroa bidali baino lehen, errepasatu ongi eremu guztiak; izan ere, erregistroan edozein akats egonez gero, zailagoa izango da gerora zure argitalpenak bilatzea.
Izartxoa (*) duten eremu guztiak derrigorrezkoak dira.
Sistema Eragilea artistek kudeaturiko tresna bat da, etengabeko eraikuntzan dagoena. Gogor ari gara lanean lanabes baliagarri eta zehatza izan dadin. Deigarri gertatzen zaizun zerbait topatzen baduzu, edota, besterik gabe, tresna hobetzeko proposamenen bat egin nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan, e-mail bat bidaliz sistema@sistemaeragilea.eus helbidera edota harremanetarako formularioa erabiliz.